martes, 23 de septiembre de 2008

ZORIONAK SARA CARRACELAS!

Carracelas zoriondu beharrean nago joku olinpikoetan domina irabazi zuelako, eta aldi berean, bere urtebetetze eguna zelako. Merezi izan dute urte guzti hauetako zure ahaleginek, eta baita igerilekuan sartutako orduek eta irabazitako domina guztiak ere..

Urte batzuk badira Carracelas ezagutzen dudala, eta gu denontzat ejenplua dela esan nezake. Bere elbarritasunak ez dio bizitzeko ilusioa, poza kendu. Zailtasunak gainditzeko kemena dauka beti irrifar bat erakutsiz. Guposten lan egitetik ezagutzen dut, informatika sailean aritzen da bera, eta oso saiatua eta langilea dela esan dezaket. Lanetik atera eta ia egunero Anoetako igerilekura joaten da entrenatzera. Beti esan izan ohi diot uretan hainbeste ibiltzea ez dela ona, arrai itxura hartzen ari dela eta ligatzeko zailtasunak edukiko dituela.

Ibiltzeko zailtasun handiak dauzkanez moto elektriko txiki batean ibiltzen da aurrera eta atzera. Astean zehar Aspacek daukan pisu batean bizi da, astebukaeretan ordea Oreretara joaten da. Han ikusiko duzue gehienetan bere izebarekin Biteri kalean pasiatzen.

Tarteka afari batzuk egiteko elkartzen gara, eta koketa xamar jazten da. Gustoko du parrandan ibiltzea eta lagunekin elkartzea.

Jakina da Olinpiadetan parte hartzeko oso ongi prestatua egon behar dela maila ona edukiaz. Orain dela hogeita hamar urte elbarrituen ping-pong-en ibiltzen nintzen. Egunero Anoetara joaten nintzen entrenatzera Euskal Herriko eta estatuko txapelketetan parte hartzeko. Garai haietan ez zeuden Paraolinpiadak. Beraz, pentsa Carracelasek igeriketan eta beste hainbat pertsonek dute merituan. Guztion txalo handi bat merezi dute.

Zoritxarrez gaur egun, orain dela hogeita hamar urte bezala, ezin genuen Euskal Herri bezala parte hartu. Ea laister ofizialtasuna lortzen dugun.

Zorionak Pekinen parte hartu duten elbarritu guztiei, eta bereziki Carracelasi. Jarrai ezazu zure betiko irrifar horrekin!


Joxe Migel Lopez

Eskerrikasko Joxemi!!!!